XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERGONOMIA BERBEA.

Berba onek zer esan gura ete dau?.

Agiri danez, ez da euskerazkoa, ez eta erderazkoa be, jakintsuena baiño.

Orain urte batzuk, izparringi ta jakituri-aldizkarietan irakurriz, berba ori aurkitu neban eta ara zelako azalpena emoten eben: Langilleen lanak egokitzeari esaten jako ergonomia.

Ori irakurri nebanean berba au ez egoan erdeldunen iztegietan.

Orain egongo dala uste dot.

Euskerazkoetan be bai bear ba`da.

ZER`en irakurleai berba orren esangurea agertzea bururatu jat.

ASMATZAILLEA Ogeigarren gizaldi onetako jakituriak ba-daukoz bere sustraiak.

Soin-atalketa edo anatomiagaz nastauta eta zerbait antzeratuta, idazteko aurkiak gizonaren azur-egiturarako egokitu diran antzera ulertu bear da.

Nor izan zan ba ergonomia irakatsi euskun jakituna?.

New York`en Ikastetxe Nagusian Biokimialari izan zan Tichauer irakasleak agertu eban ikas-gai ori, ergonomia izenagaz.

Bere ardurarik aundiena asmakizun au, gure gizarte mekanikari ta makin-langillearentzat balioko ta lagungarri izatea zan.

GIZARTE-ONURA Tichauer irakasleak elburu eder bateri begiratzen eutson: Gure gizarte lantegiz beteak eginbear garrantzitsu bat daukola, lanerako tokiak egokitzea, laneko ezbearrak, iztripuak, urritu daitezan, eta irabaziak lan bardiña egiñaz, ugariagoak izan daitezan.

Orretarako biokimia ergonomiaren aurreko osagaiaren antzekoa dala diño.

Ikastetxe Nagusian egindako test edo azterketeak agertu eban ikasten egozanak esku ta begien ekintzak eratu, alkartu ta bateratzea bear zala, oraingo urien baldintzetan erabilteko.

Lantegian gerturiko makiñadun norabidea erabilliz, beso-giarren indarra ezagutzen dabe, baita norabideak bear dauzan soiñeko lerro ta erak.

Giarren erantzunak ikusteko, alkar lotuta, erantzunak ingian tinkatuta geratzen dira, elektroniko indarraren laguntzaz.

ETXEKO ANDRAK Tichauer irakasleak ez daukoz aiztuta etxeko andrak bere billaketea egiten dauanean.

Oneik egunero dabiltz giza-soin-atalketarako edo anatomiarako egindakoak izan diran euren erako tresnakaz.

Ara zer diñoan: Onetan test-lerro batzukaz lantegiko jabeai agertu daiketsegu zelan marraztu ta egin bear dabezan lapikoak, txantxoletak, eta sukaldeko beste tresnak.

IDAZ-GELETARAKO Idaz-geletarako aulkiak dira bere ardurarik aundiena.

Ber-beraren idaz-gelan idazkari bat dauko jesarrita, idazteko tresnea aurre`an dauala.

Idazkari ori azurtza utsa da eta jakitunak bere gurarien erara erabilten dau test egiteko eta azurren naiz giarren eragiñak egoera ezbardiñetan aztertzeko.

Idazkiñakaz lan egiten dabenentzat marraztu dauan aurki-ereduak, euskarri txiki bat dauko atzean bizkar-azurrari eusteko eta au sendotu daiten.

Tichauer irakaslearen asmakizunagaz guztiak onuratu leitekez, bai lantegi txikietakoak eta bai lantegi ta laba aundietakoak.

EDURRA
Mendi ta ibarretan
zuritasun gardenpean edurra
ikusiz burututa,
ikusiz gallurtuta
zuriz soiñekotuta
ain edertasun otzaren ikurra...
.

¡Zein baltza, zein baltza dan
izara zuriz jantzitako lurra,
negu gorriaren aize baltz artean
nagositzen danean
aren dizdira biotzge, makurra
goibeldurazko aztundurapean!.

Eriotza da eriotza
dauana izoztuten
izadiaren biotza
minduraz ondatuten.

Goseak eta, aterperik ezak
ondatu dabez bai txorien pozak,
bizi izatezko itxaropenak
egaz egiteko gogo, almenak.

Orain udabarria laster baten
urre-urrean or daukagunean
itxaropenezko bideak eskeintzen
orriz-orrizko amesetapean...
edur izoztuaren atzaparpean
jausi dira betikozko betiren!

MUNIATEGI-TAR SABIN.